XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

bi hitzetan esateko, katalana nora doan jakiteko, gizarte-zientziak; non dagoen jakiteko, INLAC.

Katalana horrela ezagutzeak ez du izan behar HN plangintzagilearen (edo katalanaren erakusle edo zuzentzaile, kazetari edo idazleen) eskakizun huts;

ezagutza hori kaleratu egin behar da HN prozesuan interesaturik egon behar duten sektore guztietara irits dadin: gizarte zibilera eta estamentu politiko eta ekonomikoetara.

Aldizka-aldizka egin beharko litzateke INLAC ikerketa errealitateko dinamika ezagutzeko eta, horrela, esanahi sinkronikoa eta diakronikoa izango luke.

Dena den, errealitateari buruzko estatistika bat izango litzateke, ez sendagai bat ezta ekintzetarako proposamena ere, eta are gutxiago eredua.

Lehen une honetarako utzi dut kanpainen ebaluazioa jorratzea.

Arazoa hauxe da: nola ebaluatzen dira kanpaina baten emaitzak (dela publizitatekoa, dela ekintza jakin batena edo egitasmo batena)?

Ez da erraza, eskakizun hori ez baita ezinbestean bete beharrekoa eta, beraz, emaitzak oso poliki etor baitaitezke.

Berandu iristea ez da desastrea.

Faktore asko daude hor elkarreraginean.

Gai jakin bati buruzko kanpainak (motozaleek kaskoa erabil dezatela) baino askoz ere globalagoa da hori.

Beste kanpaina batzuen antz handiagoa du HN prozesuak (elikadura osasuntsua; kirola egitea), horietan ere ez baita berehalako emaitzarik espero, luzarora baizik.

Azken finean, gai konplexuetan zeharbidezko ondorio asko izan ohi da bere lana poliki-poliki egiten duena.

Jakina, nolako normalizazio-ekintza burutzen den, halakoa izango da emaitza; baina, laburtzeko, esan genezake gogoeta honek balio orokorra duela.

Horregatik, kanpaina burutu eta berehalako ebaluazioen emaitzak etsitzeko modukoak izan daitezke (kasu honetan, hizkuntz aldaketa neurriari begira);

kanpaina horrek, ordea, agian eragina izan du guk ikutzea pentsatu ere ez dugun beste alorren batean, nahiz eta hizkuntz aldaketarik gertatu ez.

Gure kasuan bezeria objektiboa bere osotasunean hartu beharreko multzo globala da.

Beraz, jeneralean, lortutako emaitzak neurtzeko egokienak neurri globalak izango dira.